ELKARTEAK

Ekoizpen


Ekoizpen Urduña, Urduña eta bere eskualdeko garapen agroekologikoarentzako zerbitzua da.

Sektorearen dinamizazio zerbitzua da. Urduñan eta bere inguru gertuan, lurrari eta ekologiari lotuta dauden nekazaritza eta abeltzaintza bultzatzen ditu.

Elikadura Burujabetza eta Agroekologiatik abiatuta, zerbitzu honen helburu nagusia elikadura sistema lokal baten garapena da.

Ekintzak eta zerbitzuak:

* Aholkularitza teknikoa: ustiapenaren egoeraren diagnostikoa, maneiu ekologikoaren ezaugarriei sarrera, nekazaritza eta abeltzaintza ekologikora bihurtzeko etapen inguruko informazioa eta bideragarritasun analisietan aholkularitza.

* Aholkularitza administratiboa: izapideen inguruko informazio lorpena erraztu eta azkartu eta jadanik existitzen diren laguntza ekonomikoen inguruko aholkularitza.

* Dibulgazio eta formazio ekintzak.

* Dinamizazioa: baserritarren merkatua, kontsumo taldeak, bertoko produktuen kontsumo kolektiboen proiektuak, agroekologiako foroa, hiri-baratzak, autokontsumorako baratzak.

* Sektorearen egituraketari zuzendutako ekintzen sustapena: asoziazionismoaren sustapena, aktibitate ekologikoaren ekoizpen prozesuen integrazioaren sustapena.

Informazio gehiago:

www.urduna.com

www.ordunaturismo.com

www.regenfarming.eu

VSF


Oraingo nekazaritza elikagaien sistema aldatzeko beharrean sinisten dugun pertsonez osatutako elkarte bat gara; sistema honek landa komunitateak zapaldu eta kanporatzen baititu. Aldaketa honek Elikadura Burujabetzaren lorpena behar du.

IKUSPEGIA: Gizarte justu, bidezko eta solidario baten lorpena, elkartasun arduratsu eta begirunetsu baten bidez.

XEDEA: Elikadura burujabetzaren aldeko landa garapen eredu justu bat bultzatu eta eraldaketa soziala lortzeko printzipio bezala, gizartean kontzientzia solidario bat sortu.

BALIOAK: ekologista, ez-konfesional, independetea eta apartidarioa.

Zergatik diogu VSF helburu politikodun erakunde bat dela?

Goseak eta landa txirotasunak kausa politikoak dituztelako eta VSFk euren gain jardun nahi du. Gainera, Elikadura Burujabetza, prosomen guztiz politikoa da (horrela izan behar du) eta beraz, erakunde hau baita ere, ideia hau defendatzen baitu.

Zergatik borrokatzen dugu gosearen kausen aurka?

Gosea ez da betiereko gauza aldaezina, eta bere kausak ez daude gizakiaz kanpo (eguraldia edo ezbehar naturalak bezala). Ez. Gosearen kausak gizatiarrak dira eta sustrai politiko argi eta sakonak ditu. Gosearen aurka borrokatzeak, gosea bere eragiten duten kausa politiko eta sozioekonomikoak identifikatzea esan nahi du eta euren gain koordinazioz eta aliantzen bidez jardutea.

Informazio gehiago:

www.vsf.org.es