NORTZUK GARA?

Zer da regresandoalfuturo.org??

 

Regresando al Futuro leiho irekia da, nahi duenak Urduñan elikaduraren burujabetzarantz garatzen ari den prozesuaren berri izan dezan.

banner

Regresandoalfuturo.org tresna erabilgarria da, zenbait ideia nahiz esperientzia eskaintzeko eta, horien bitartez, tokiko elikadura-sistemen sorrerarako prozesuak abian jartzeko.

VSF Herrien Bidezko Elikadura erakundeak eta Urduñederrak eremu hori jarri dute abian, Urduñako udalerrian elikaduraren burujabetzaren alde garatzen ari den prozesu guztiaren berri emateko. Hartara, beste eragile, mugimendu edo instituzio batzuek gida moduan erabili ahal izango dute antzeko prozesuak ezartzeko orduan.

Udalerriko zenbait sektoreren ahaleginari eta inplikazioari esker, elikaduraren burujabetzan oinarritutako tokiko prozesu integrala garatu ahal izan da, udalerriko eta eskualdeko tokiko ekonomia indartzeko.

Tresna honetan, inplikatutako eragileen esperientziak azaltzen dira, baita zenbait material ere (azterketak, gidaliburuak…), eta baliabide moduan erabili ahal izango dira, elikaduraren burujabetzaren aldeko eraldaketa-prozesuak abian jartzeko orduan.